XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hauxe da aurreko atalean argitu nahi genuena.

Beraz, Pedagogiaren xedea garbi egongo litzateke, gizahezigarritasuna.

Ezertxo ere aurreratu gabe utz dezagun lehenengo ezaugarria bigarrenari hasiera emateko.

Geroxeago itzuliko gara giza gaitasunaren gaira gehiago zehazteko asmotan, baina orain, bitartean, nolabaiteko hipotesitzat hartuko dugu.

Pedagogia zientzia bezala eraiki daitekeen jakiteko bere metodoek zientziarenak izan behar dute orobat.

Beraz, zientziaren metodoa, ezagutu behar da.

Hona hemen, labur xamar adierazia: a) Zientziaren metodoaren ardatzak.

I) Hipotesi-dedukzio bidezko arrazonamendua.

Edozein gertakariren behaketaren bidez hipotesia eraiki eta hipotesi berberetik ondorioak eratorri, arrazonamendu zehatz baten medioz.

Beraz, hipotesia abiapuntua besterik ez da.

Ondorioak ondo ezagutu arte ez du baliorik.

II) Experientziak orduan bi funtzio ditu.

Hipotesia sorreraztea alde batetik, eta ondorioak zehaztea bestetik.